Kemen Dantza Taldea

Jose Antonio Loidi Bizkarrondo 12

20304 Irun (Gipuzkoa)

Tel: 686 872 207

kemen@kemendt.com

Kemen Dantza Taldea

Arabako dantzen artean Eltziegoko dantzak izan dira urtetan zehar gehien plazaratu ditugunak.

Eltziegoko Dantzak

Herriko zaindari den Plazako amabirjinaren egunean, hau da irailaren 8an, dantzatu ohi dira Eltziegon. Dantza hauek 40. hamarkadan buruturiko berreskurapen lanei esker guganaino iritsi dira, gaur egun 8 dantzariz osaturiko taldeak eta katximorro batek dantzatzen dituzte.

  • PASACALLES: Plazako elizatik parrokiara eta alderantzizko bidean Amabirjinari lagunduz, dantzariek egiten duten dantza.   
  • DANZA: V forman hasten dira dantzan eta 8 formako gurutzaketa ugariren ondoren bata bestearen aurrean bukatzen dute.
  • 4 CALLES: Paloteoaren egiturarekin lau aldetan errepikatzen da gurutzaketa anitzekin.
  • ZUHAITZA: Dantzariek pixkanaka zuhaitzean zintak zintzilikatzen dituzte, azkenik berarekiko erreberentzia burutzen dutelarik.
  • JOTA: Borobilean dantzatzen den jota.

 

Añana gesaltzako  San Isidro Dantza

Dantza hau (txapelekin egiten den jolasa interesgarria izanik), herriko plaza nagusian burutzen da San Isidro bezperan, maiatzaren 14ean beraz.

Dantza honekin batera Jota de La Perra izenekoa ere burutu ohi da.

 

Pipaongo Dantzak

Abuztuaren 16an San Roque egunean eta irailaren 14ean  La Cruz jaietan dantzatu ohi dira.

  • CASTAÑUELAS: Dantzariek prozesioa herrian zehar laguntzeko erabiltzen duten dantza.
  • MAKIL DANTZAK: Dantza bat baino gehiago izango lirateke; El Herrero eta Danza de los Palos. Hauek prozesio eta mezaren ondoren herriko plazan burutzen dira eta musika laguntzeko letra dute.
  • ZUHAITZA: Zinta dantza.

 

Biasteriko Dantzak

  • PASACALLES
  • ARKU DANTZA
  • ZUHAITZA
  • JOTA
  • MAKIL JOKOA

Erabilpen baldintzak