Dantza taldea

Kemen Dantza Taldea 1973 urtean sortu zen, Irun-Hondarribiako Txingudi Ikastola eskolako gurasoen ekimenez. Duela bi urte 50 urte bete genituen, mende erdi. Sortu zenetik taldea zabaltzen eta handitzen joan da, eskualde mailan talde garrantzitsu bezala egonkortu arte.

Kemenek bere sorterrian berreskuratutako zenbait tradizio mantendu eta indartzea eta euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egitea du helburu. Gure dantza saioetan Euskal Herriko ondare kulturalaren ikuspegi orokor bat erakusten dugu. 

Kemen Dantza Taldearen xedeetako bat, euskal kultura eta folklorea mantendu eta zabaltzea izanik, Euskal Herritik haratago ere iristeko ahalegina egiten du. Nazioarteko folklore jaialdietara bere errepertorio nagusia eramaten du, eta beste herrialdeetako kultura eta dantzak ikastearekin batera, Euskal Herria irudikatu eta gure kultura ezagutzera ematen du bertako biztanleen artean.

Gure kulturak, ohiturek eta dantzek badute hainbat berezitasun. Gure dantzek beren izaera, jatorri eta estiloa dute, Europako beste herrialdetakoekin antzik ez duena. Gure errepertorioa, bereziki zabala da, eta Europa mailan mantentzen diren adierazpen folkloriko aberatsenetarikoa jasotzen du.