Jose Antonio Loidi Bizkarrondo 12
20304 Irun (Gipuzkoa)
Tel: 686 872 207
kemen@kemendt.com
Juan Inazio Iztuetak ziklo honen barnean aipatzen dituen dantzak kontuan izanik brokel-dantzaren multzoa ondorengoa litzateke:
Dantzariak, neska zein mutilen 8 edo 12 pertsonako taldeetan bi lerrotan antolatzen dira, aurrean buruzagia dutela eta hainbat talde mugimendu eginez eta zenbaitetan eskuetan dituzten tresnak elkarren aurka joz dantzatzen dute.
Dantza multzo honetaz gain, beste hainbat ere dantzatu izan ohi dira normalean:
Herri bakoitzeko ospakizun nagusienetan egiten da, patroien omenezko jaietan, Kemenek San Juan bezperan dantzatu ohi du herriko plaza nagusian. Gizonezkoek nahiz emakumezkoek biribilean egiten duten gizarte dantza da. Erloju orratzen aurkako noranzkoan dantzatzen da, dantza gidatzeaz lehenengo eta azken dantzariak arduratzen direlarik batik bat.
Dantzarien araberako soka-dantza ezberdinak bereiz daitezke: gizon-dantza, etxeandre-dantza, neskatxen esku-dantza eta galaien esku-dantza besteak beste.
Soka dantza osatzen duten dantza nagusienak hauek dira:
Doinu zaharrak eta zortzikoak dantzatzeko erabiltzen diren irizpideak Iztuetak aditzera eman zituen. Dantza hauetan dantzariak koreografia osatu behar du urratsen konbinaketa eginez. Zortzikoen puntu kopurua erregularra den bitartean doinu zaharrena ez. Askotan kantatuak izan ohi dira.
Gorputz eguneko eta jai egun nagusietako ospakizunekin loturik dagoen dantza honekin erlazionaturiko beste hainbat dantza aurki daitezke Euskal Herrian eta Europan zehar.
Dantzariak bi taldetan bana ditzakegu, ezpata luzeak eramanez 4 zutabetan lerrokaturik doazenak kapitaina buru dutelarik eta ezpata txikiekin taldearen aurrekaldera igarotzen diren lau dantzariak.
Legazpiko herrian Santa Gurutz egunean burutzen den ezpata dantza. Ezaugarri nagusiena buruzagia igoaz ezpatekin osatzen den arrosa da.
Zumarragan Santa Isabel eta Andra Mari egunez burutzen den ezpata dantza. Hiru azkendariek banan-banan aldare aurrean belaunikaturik hasi eta ezpata txikiekin jokoa eginez bukatuz dantzatu aurretik, buruzagiak dantzatuko du.
Oñatin Gorputz egunaren ondorengo igandean burutzen diren dantzak. Taldea buruzagia eta zortzi dantzarik osatzen dute. Dantza nagusiak San Sebastianen zortzikoa, banakoa, launakoa, zortzikoa, makil-dantza eta arku-dantza dira.
Abaltzisketa eta Amezketan Inauterietako igandean puska biltzean burutzen den makila-dantza.
Adunan San Joan jaietan burutzen den dantza honetan buruzagiak modu egokian ez dabiltzan dantzariak gerriko batez joaz zigortzen ditu.
Lasarte-Orian San Pedro egunean burutzen da. Dantzariak bi lerrotan banatzen dira, batean emakumez jantziriko gizonak, sorginak, eta bestean kapela konikodun gizonak, intxisuak.
Inauterietako larunbat eta igandean burutzen dira. Puska biltzearen ondoren paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostikoak, azken paseoa, makila-dantza eta pala-dantza egiten dira.
San Lorentzo festa egunean herriko plazan dantzatzen da. Ziklo osoa 9 dantzek osatzen dute, 8 edo 12 dantzari inguruk figura koreografiko ezberdinak osatuz.