1973 …

KEMEN Dantza Taldea 1973 urtean sortu zen, Irun-Hondarribiako Txingudi Ikastolako gurasoen ekimenez.

Geroztik taldea zabaltzen eta handitzen joan da, eskualde mailan talde garrantzitsu bezala egonkortu arte.

Gaur egun, Kemen dantza taldea, 360 lagun inguruk osatzen dugu.

Taldearen Helburuak

Kemenek hiru helburu nagusi ditu:

1. Bere sorterrian berreskuratutako zenbait tradizio mantendu eta indartzea, hala nola San Juan bezperako Soka dantza edota Inaute igandeko puska biltzea.

2. Ekintza kulturalen sustapena. Ildo honetan Kemenek 2007. urteaz geroztik Hondarribia dantzan  jaialdia  antolatu izan du.

3. Euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egitea, gure saioetan Euskal  Herriko ondare kulturalaren ikuspegi orokor bat erakutsiz.