Adaxka

KEMEN Dantza Taldea 1973 urtean sortzen da, Irun-Hondarribiako Txingudi Ikastolako gurasoen ekimenez. Urte batzuk beranduago, taldea bitan erdibitzen da. Batetik Ikastolako taldea, Adaxka Dantza Taldea (dantzarien harrobia) eta Kemen, helduen taldea.

Bi talde hauek, formalki bananduta egon arren, dantza proiektu amankomuna garatzen dute. Ikastolako Adaxka, gaur egun, 100 neska-mutikoz osatuta dago eta proiektuaren etorkizuna da.

Gaur egun, Kemen dantza taldea, 60 lagunek osatzen dugu, dantzari eta musikariak barne.

Kemen, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrean federaturik dago.